Gipuzkoako pilota txapelketa hasiko dute eskoriatzarrek, gaur

Mirari Altube Arrese 2007ko ira. 14a, 13:47
Eskuz banakako eta binakako Gipuzkoako txapelketa hastera doaz. Helduen mailako eskoriatzarrek etxean jokatuko dute gaur, egubakoitza, 19:30ean.

Fernandez de Apodaka eta Iñurrategik Zarauzko bikotea hartuko dute etxean. Helduen hirugarren mailan jokatuko dute eskoriatzarrek aurten eta Joseba Iñurrategi entrenatzailearen esanetan, helburua da bigarren mailara igotzea.

Gazteen mailan jardungo duten Oiarzabal eta Agiriano bikotea Añorgara joango da jokatzera. "Euskal Ligan sartzea gurako genuke, eta horretarako lehenengo lauren artean gelditu behar dugu txapelketan", jakinarazi digu Iñurrategi entrenatzaileak.

Kadeteen mailan hiru anaiak jokatuko dute. Joseba Zubizarreta eskuz banaka arituko da, eta lehen partidua Ordizian dauka aste bukaeran. Mikel eta Eneko Zubizarretak osatutako bikoteak, ostera, amezketarrak izango ditu aurkari. Oier Urrutia kadetea zen jokatzekoa anaia baten ordez, baina min hartuta dago eta aurrerago sartuko da txapelketan. Kadeteei dagokionean, ez daukate helburu zehatzik: "Ahal den ondoen jokatzea, besterik ez", dio Iñurrategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak