Euskadiko gazte mailako saskibaloirik onena bildu da Eskoriatzako Intxaurtxueta kiroldegian. Domekan hasi eta gaur bukatu den txapelketan kolore urdina izan da nagusi, izan ere, Gipuzkoako bi taldeek jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte. Gaur Gipuzkoak eta Araba izan dira aurrez-aurre eta bertakoek irabazi dituzte bi partiduak, 81-70 bukatu da nesken patidua eta 79-78 mutilena.