Gipuzkoak aurrerapauso handia eman du Euskadiko txapelketa irabazteko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abe. 6a, 18:53
Gipuzkoako neskek zein mutilek gazte mailako Euskadiko txapelketa irabazteko aurrerapauso handia eman dute. Gaur Bizkaiaren aurka jokatutako lehenengo jardunaldian, biak ala biak nagusitu dira. Neskek 49-64 irabazi dute; eta, mutilek 75-91.

Neskek 10:00etan hasi dute lehia. Bizkaia eta Gipuzkoak hasi dute txapelketa, Bizkaiak etxeko talde bezala, eta Gipuzkoak kanpokoa bezala. Aitor Gonzalezek zuzentzen du Gipuzkoako selekzioa. Ondorengoak izan dira lehia jokatu duten neskak: Arregi, Amubieta, Mitxelena, Larrañaga, Toral, Zatarain, Del Valle, Murillo, Del Val, Lertxundi, Segues eta Olazabal.
Hasieratik jarri dira gipuzkoarrak markagailuan aurretik, eta lehia guztian, alde horri eutsi besterik ez diote egin. Kristina Krugek zuzentzen duen taldea ahalegindu da Gipuzkoari aurre egiten, baina ezer gutxi egin ahal izan dute. Azken emaitza 49-64 izan da gipuzkoarren alde.

Mutilak, eroso

Mutilek uste baino erosoago irabazi dute Bizkaiaren aurkako lehia. Lehenengo bi laurdenak oso parekatuak izan dira: lehenengo laurdena 19-18, eta bigarrena, 23-27. Aldagelatik bueltan, baina, gipuzkoarrak indarberrituta atera dira eta bost minututan 10 puntuko tartea atera dute. Hala, hirugarren laurdena 57-69 amaitu da gipuzkoarren alde. Laugarren laurdena jokatuta, azken emaitza 75-91 izan da.

Bi debagoiendar

Mutilen gazte mailako Gipuzkoako selekzioan bi debagoiendarrek jokatzen dute: Xabier Igoa aramaioarrak eta Unai Barrena arrasatearrak. Igoak 10 minutu jokatu ditu, eta 6 puntu egin ditu. Barrenak, ostera, 11 minutu jokatu ditu eta ez du tantorik egin. 

Harmailak beteta

Lehenengo aldia da Eskoriatzan gazte mailako Euskadiko txapelketa jokatzen dena. Manolo Muñoz Eskoriatzako presidentea pozik dago zale asko joan direlako Intxaurtxuetara partiduak ikustera. Bihar eta etzi jarraituko du txapelketak.

Bihar eta etzi

7, astelehena
10:00etan Araba-Bizkaia
Gazte mailako neskak.

12:00etan Araba-Bizkaia
Gazte mailako mutilak.

8, martitzena
10:00etan Gipuzkoa-Araba
Gazte mailako neskak.

12:00etan Gipuzkoa-Araba
Gazte mailako mutilak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak