Gertu dago gaztelekuko azaroko aisialdi eskaintza

Leire Kortabarria 2007ko urr. 22a, 18:49
Eskoriatzako gaztelekuak gertu dauka azarorako egitaraua, eta udal arduradunek ohartarazten die parte hartu nahi duten gaztetxoei izena emateko aukera dutela gaztelekuan bertan.

Aste bukaera guztietan egongo da zer egina gaztelekuaren eskutik. Hauxe da, hain zuzen, eskaintza: hila asteko, perkusio ikastaroa egingo dute azaroaren 3an, zapatua, 17:00etan; hurrengo aste bukaeran, zapatuan eta domekan, gaztelekua margotzeko aukera izango da.

Hondarribira, skate egitera

Bestelako eskaintza bat izango da hilaren 17an, herritik kanpo, hain zuzen: Hondarribira irteera egingo dute, eta hango skate parkean ibiltzeko parada izango dute, beste gauza batzuen artean. 11:00etan abiatuko dira herritik, eta 19:00etarako, Eskoriatzan bueltan izango dira.
Azkenik, hilaren 24rako, frontenis txapelketa antolatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak