Gerrari buruzko proiekzioa dago bihar arratsaldean Ibarraundin

Mirian Biteri 2009ko urriaren 13a

Bihar, hilak 14, 'Los Refugiados de Barrancos' dokumentala ikusi ahalko da Eskoriatzako Ibarraundi museoan, 19:00etan. Idi Ezkerra Fundazioak antolatutako proiekzioaren ostean, mahai ingurua egingo dute eta bertan dokumental horren zuzendari Fernando Ramosek parte hartuko du.

Dokumentala Asociación Cultural Mórrimeren bi urtetako lan gogorraren emaitza da. Extremadurako errepresio frankistari buruzkoa da; 1936ko irailean, Francoren soldaduek Portugaleko muga ondoko azken herriak konkistatzen dituztenekoa, hain zuzen.

Errepresioa han ikaragarria zenez, ehunka lagunek muga igarotzea erabaki zuten eta Portugalerantz ihes egin zuten. Antonio Augusto de Seixas portugaldar tenientearen esku-hartze gizatiarrari esker, Barrancos herri ondoan errefuxiatu-esparru bi sortu ziren espainiar talde hori hartu eta babesteko.

Lekukoak

Dokumentalean Portugaleko eta Espainiako lekukoek, historiagileek, kazetariek eta idazleek parte hartu dute. Guztira 18 pertsona azaltzen dira, horietatik nabarmentzekoak gertaeren hamar lekuko zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak