Gellao eta Apotzaga arteko bidea jausi egin da

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko martxoaren 6a

Bi auzo horien arteko bidea berriz ere brintzatu eta jausi egin da. Auzotarrak haserre daude laugarren aldia delako bidea jausten dena.

Aretxabaletatik bueltan

Duela egun batzuk jausi zen bidea eta uneotan oinezkoak bakarrik pasa daitezke bertatik. Autoak ez. Hori dela eta, Apotzaga eta Gellaoko auzotarrek Aretxabaletatik eman behar dute buelta osoa autoz etxetik irten edo etxera heltzeko.

Bidea tapatu bakarrik

Auzotarrek salatu dute iaz jausi zela azkenekoz bide hori eta orduan Udala zimentazio egokia egiteko aurrekontuak aztertzen ibili zela. Azkenean, baina, ez zen horrelakorik egin eta bidea tapatu besterik ez zuten egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak