Gazte bat atxilotu du Eskoriatzan Espainiako Poliziak

Usoa Agirre 2008ko urtarrilaren 23a

Bart gauean zortzi gazte atxilotu ditu Espainiako Poliziak, kale erasoak egin izan dituztelakoan. Goienak jakin ahal izan duenez, atxiloketetako bat Eskoriatzan gertatu da, goizeko 2:00ak aldera. Iban Etxebarria markinar gaztea atxilotu dute eta inkomunikatuta dago. Gaztearen Eskoriatzako etxebizitzatik zenbait objektu eraman ditu poliziak. Huheziko ikaslea da markinar gaztea.

Atxiloketen gaineko informazio gehiago duzue Berria.info-ko albiste  honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak