Gaur arratsaldean aurkeztuko dute kongresua Intxaurtxuetan

Xabier Urtzelai 2008ko uzt. 4a, 15:00
Eskoriatzako kirol elkarteak ahalegin handia egin du urtero-urtero ANEFS areto futboleko entrenatzaileek egiten duten kongresua herrira ekartzeko. Manolo Muñoz Eskoriatzako elkartearen presidentearen esanetan, pelotazoa eman gura izan dute.

"Izan ere, batzar hori hiriburuetan egin izan dute dute beti, eta lehenengo aldia da Eskoriatza moduko herri txiki batean egingo dutena; ohore handia da". Egia da areto futbola ez dela futbola bezain ezaguna, Eskoriatzara etorriko diren lagunak ez direla aurpegi ezagunak; hori bai, puntako entrenatzaileak dira.
Besteak beste, kongresuan izango dira Azkar Lugo taldeko Bruno Garcia, Interviu Fadesako Jesus Candelas, Errumaniako 21 urtez azpiko taldeko hautatzaile Jean Cosac, Irango hautatzaile Cristina Avellan... eta beste asko.
Ondoko egitarauan ikus daiteke asteburuan zehar berbaldiak, mahai inguruak eta lagun arteko partiduak jokatuko dituztela. Kongresuak iraun bitartean, baina, Debagoieneko hainbat bazter ezagutzeko irteerak egingo dituzte: Gatzagako gatz museora, Arantzazura eta Arrikrutz kobazuloetara, Urkuluko urtegira, eta zelan ez, Eskoriatzako txoko esanguratsuenetara.

 

Egitaraua:

 

 

> Gaur, egubakoitza

16:00etan Kongresuaren aurkezpena, kiroldegian. Ondoren bi berbaldi egingo dituzte.

19:45ean ANEFS elkarteak batzarra egingo du, Ibarraundi museoan.

21:15ean elkarteko bazkideen arteko partidua.

 

> Bihar, zapatua

Berbaldiak goiz eta arratsalde, eta baita mahaingurua ere.

20:30ean Euskadiren eta Aragoiren arteko partidua. Ondoren afaria izango dute Mendigoian, eta ANEFSek sari banaketa egingo du.

 

> Etzi, domeka

10:00etan Euskal selekzioa eta Eskoriatza aurrez aurre.

11:30. Ohorezko mailako jokalarien arteko norgehiagoka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak