Ikastaroak lau saio praktiko izango ditu; Gizagune fundazioko kide Maria Eugenia Ramosek zuzenduko ditu horiek.
Apirilaren 2an, Nola ulertu gatazka egoera: dituzten elementuak eta nola bideratu izeneko saioa eskainiko dute.
Apirilaren 23an, Komunikazioa aztertzen: esaten dudana eta nola ulertzen den; komunikazio probokatzailea eta ikertzailea-ren gainean jardungo dute.
Apirilaren 30ean, Portaerak ulertzen: norberarenak eta inorenak tratatuko dituzte.
Maiatzaren 7an, Gatazkak konpontzeko prozedurak.
Saioak kultura etxean izango dira, 18:00etatik 19:30era.