Garaipen garrantzitsua lortu zuten eskoriatzarrek jokatutako lehen partiduan

Mirian Biteri 2009ko urr. 25a, 22:49
Lehenengo jardunaldian atseden izan ostean, zapatuan saskibaloiko emakumezkoen senior mailan denboraldiko lehen partidua jokatu zuten eskoriatzarrek. Ezin hobeto hasi ziren, Donostiako Tecnun taldeari irabazi zioten-eta (58-37).

Norgehiagoka nahiko berdinduta hasi zen eta lehen laurdena nahiko parekatuta amaitu zen. Bigarrenean, baina, etxekoek defentsa gogortu zuten eta horrek eragina izan zuen markagailuan. Denbora gutxian hamar puntuko aldea lortu zuten (21-11). Aipatzekoa da zati horretan donostiarrek saskiratze bakarra egin zutela. Atsedenaldira 25-15 iritsi ziren. 

Kontraerasoan ondo

Bigarren zatiko lehen laurdenean Fernando Rasoren neskek defentsa gogorra mantentzeaz gain, kontraerasoetan asmatu zuten eta aldea handitzea lortu zuten; donostiarrek baloi asko galdu zituzten eta etxekoek egoera horretaz baliatu ziren 11-0 partziala egiteko (41-23). Alde horrekin, azken laurdenean lasaiago jokatu zuten etxekoek; defentsan ahulago ibili ziren.  Partidu amaierara 58-37 iritsi ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak