Gabonetako haur jolas parkea kiroldegian

Usoa Agirre 2006ko abe. 26a, 10:53
Abenduaren 27tik 29ra bitartean umeendako parkea egongo da kiroldegian. Puzgarriak, tailerrak eta beste hainbat jolas izango dira kantxan eta igerilekuan.

Bi parke mota egongo dira, bata kiroldegiko kantxan eta bestea igerilekuan.

Kantxan

Puzgarriak, tailerrak, ohe elastikoak, ludoteka, rokodromoa... Ordutegia:

  • 11:00 – 13:00
  • 17:00 – 20:00

Igerilekuan

Uretako hainbat puzgarri egongo dira ume, gazte eta helduentzako. Ordutegia:

  • 11:00- 13:00: 11 urtetik gorakoak
  • 17:00- 18:30: 6, 7,8,9 eta 10 urtekoak
  • 18:30- 20:00: 0, 1,2,3,4 eta 5 urtekoak, heldu batek lagunduta.

Adi: Umeekin batera igerilekura sartzen diren helduek kontuan izan behar dute haiek zaintzeko daudela uretan eta ez eurek jolasteko.

Prezioa:

  • 3 egunetarako txartela: 6 euro
  • Egun bakarreko txartela: 3 euro

Guraso eta laguntzaileei eskatzen zaie ahal den neurrian taberna eta grada inguruan egoteko. Horrela begiraleen lana erraztuko da eta umeek parkean leku gehiago izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak