Parte-hartzaileek erabakiko dute zelako lana aurkeztu (irudi bakarrekoa, irudi multzoa, mugimenduan...), baina ezinbestekoa izango da Jpg, Gif animatua, Bmp edota Swf formatutakoak izatea. Horrez gain, eskatutako erresoluzioa 72 pixel pulgadakoa izan beharko da derrigorrez.
Abenduaren 3a aurretik
Irabazleak 300 euro jasoko ditu, eta lana Udalak erabiliko du. Interesatuek lanok lehiaketak@eskoriatza.net e-postara bidali beharko dituzte abenduaren 3a aurretik. Honako datuok ere jarri beharko dituzte: egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-posta.