Albistea hemen irakur daiteke.
Fundiciones Leniz enpresako langile ohien idatziak honela jarraitzen du:
"Argitaratutakoaren aurka, eta administratzaile konkurtsalek emandako datuak eskuan, langile bat ere ez dago zuzendaritza taldean, eta enpresarekin duten harreman bakarra soilik lan-harremana da".
Langileen egoerarekin jarraituz, Fundiciones Leniz SA-ko langile ohiek azaltzen dutenez, "Fundiciones Leniz SA-ko lehengo langileetatik, Fundiciones Eskoriatzan bakarrik bostek dihardute lanean, eta gainerakoak dira lehengo jabeak eta langile berriak".
"Zorrak ordain ditzala"
Gaur egungo egoeraz, hauxe agertzen dute: "2008ko abenduaren 10ean eta batzarrean ados jarrita, Fundiciones Leniz SA-rekin sinatu genuen hitzarmen bat, ERE bat barne, enpresarekiko kontratuak iraungitzeko, eta Gipuzkoako Konbenio Probintzialeko 50. artikuluak eta Langileen Estatutuko 71. artikuluak markatzen dituzten kalte-ordainketak ere hitzartzen ziren (Fundiciones Eskoriatza eta Fundiciones Leniz SA enpresa berbera badira, Eduardo Perez gerenteak dioen bezala, moralki kalte-ordain horiek bere gain hartu beharko lituzke; bestela, inoiz ezingo du esan enpresa handi bat sortzen dabiltzala, zorrak ez dituelako ordaintzen)".
Bukatzeko, hauxe eskatzen dute Fundiciones Lenizeko langile ohiek: "Enpresari exijitzen diogu ez dezala bere burua babestu izen aldaketa baten langileenganako daukan soldata-zor bat (kalte-ordainak) ez ordaintzeko".