Esandako txapelketa abenduaren 12tik 20ra bitartean jokatuko da. Antolatzaileek, dena den, jakinarazi digute iaz bezala norgehiagokak asteburuan izango direla eta partiduak parte-hartzaile kopuruaren arabera antolatuko direla.
Sariak
Sariak ere ez dira faltako frontenis txapelketan. Irabazleak txapela, kopa, botila bat ardo eta herriko Txalaparta tabernan afaria izango ditu; bigarrenak, kopa, bi txuleta eta botila bat ardo; hirugarrenak, kopa eta bi txuleta; eta laugarrenak, botila bat ardo. Hala ere, antolatzaileek azaldu dute parte-hartzaile guztiek jasoko dutela oparia.