Francok ohorezko alkate izaten uzteko ezohiko bilkura

Iker Barandiaran 2008ko azaroaren 3a

Ezker Batua-Berdeak eskatuta, eguenean Eskoriatzako Udalean ezohiko osoko bilkura egingo dute. Horren arrazoia da 1949tik Francisco Franco diktadorea Eskoriatzako ohorezko alkate dela, eta erabaki hori indargabetu gura dutela.

Orain dela gutxi, Ezker Batua-Berdeak taldeak Gipuzkoako hainbat herritako zinegotziei eskatu zien udaletako artxiboetan begiratzeko ea 1949. urtean Francisco Franco ohorezko alkate izendatu zuten. Eskoriatzako EB-Berdeak taldeko zinegotzi Juan Luis Merino zeregin horretan ibili zen eta jakin zuen 1949ko abuztuaren 22an Laureano Uribarren Altuna alkate zuen udal korporazioak erabaki hori hartu zuela.

Hala, EB-Berdeak taldearen proposamenari kasu eginez, Udalak ezohiko osoko bilkura deitu du eguenerako, hilaren 6a. Are gehiago, puntu bakarrekoa izango da bilkura, 1949an egindakoa ere halakoa izan zelako: diktadorea ohorezko alkate izatearen erabakia indargabetzea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak