Felix Likiniano: ibarreko iraultzaile baten omenezko erakusketa

Iker Barandiaran 2009ko eka. 29a, 00:38
Eskoriatzako Udalak Felix Likiniano zenaren gaineko erakusketa prestatu du Ibarraundi museoan, bihar (astelehena), 12:30ean, inauguratuko dena. Ekitaldian Udaleko ordezkariez gain, Likinianoren familiak eta Luis Mari Aberasturi idazleak esku hartuko dute.

Aurten 100 urte bete dira Felix Likiniano Arrasaten jaio zela. Hala ere, familia hori Arrasaten, Eskoriatzan eta Donostialdean bizi izan zen. Gerora, lanarengatik, Madrilera jo zuen eta han anarkismoan buru-belarri sartu zen. CNTn garrantzizko karguak izan zituen eta behin baino gehiagotan atxilotua izan zen.

Espainiako Gerran hainbat frontetan izan ziren Casilda Hernaez bikotekidea eta biak borrokan, eta azkenean Frantziara alde egin behar izan zuten. Han, kontzentrazio esparruetan izan ziren; eta gerora Miarritz izan zuten bizileku. Han, babes handia eman zien errefuxiatu ugariri. Likiniano eta Casildaren gaineko hainbat liburu argitaratu izan dituzte.

Haren lagun eta senideek azpimarratu izan dute oso pentsamendu irekia zeukan anarkista zela, borrokalaria eta etorkizuna ikusteko gai ere bazena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak