Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa jokatuko da domekan

Mirian Biteri 2009ko otsailaren 5a

Urtero moduan, Euskal Herriko mus txapelketa jokatuko da. Dagoeneko hasi dira herrietan kanporaketak egiten; baita Eskoriatzan ere. Aitzorrotz Kultura Elkarteak txapelketako lehenengo kanporaketa antolatu du. Partidak domekan, otsailak 8, jokatuko dira Inkernu tabernan, 16:00etan.

Txapelketan parte hartu gura dutenek izena eman ahal izango dute Inkernun bertan, edo herriko Zarauztarra, Aldatz eta Urrestilla tabernetan. Bikote bakoitzak, izena ematerakoan, 20 euro ordaindu beharko ditu.

 

Herrietako kanporaketak otsailean zehar jokatu dira. Final nagusia, berriz, Seguran egingo da, martxoaren 14an. Txapelketa irabazten duen bikoteak nazioarteko astebeteko bidaia, 3.000 euro eta txapela eskuratuko dituzte sari moduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak