Euskal diasporako gazteak gurean

Usoa Agirre 2007ko uztailaren 24a

Eskoriatzan dira Azkaratetik etorrita, euskal diasporako gazteak. Euskal Herriko estruktura eta errealitatearen azterketa egingo dute eta globalizazioak gurean izan duen eragina aztertu.

Nazioarteko lehen gazte topaketa egingo dute aurten Eskoriatzako Ibarraundi museoan, gaur hasita eta bihar arte. Guztira, uztailaren 5a ezkero Nafarroa Behereko Azkarateko auzolandegian Diasporako Nazioarteko zentro bihurtuko den jauregi bat zaharberritzen ari diren 22 gazte etorri dira gaur Eskoriatzara.

Ibarraundi museoan egin diete harrera, udaletxeko ordezkariek eta Eusko Ikaskuntzako beste hainbat ordezkarik. Aurreskua ere dantzatu diete.

Ekintza ugari

Bazkaldu aurretik Eskoriatzan ibili ziren, herriko toki esanguratsuenen irudiak jasotzen. Bi talde ezberdinetan banatuta egin zuten lan hau.  Eguna jaialdi batekin amaitu zen, afaldu eta gero herriko musika talde batek kontzertua ere eman zuen.

Europa, Amerika, eta Asiako herrialde ezberdinetakoak dira Eskoriatzan bildu diren gazteak. Globalizazioak hiriko estrukturan duen eragina aztertuko dute, eta bihar aurkeztuko dituzte ondorioak. Ondoren, Azkaratera bueltatuko dira, Diasporako Nazioarteko zentro bilakatuko den jauregian lanean segitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak