Euskadiko emakumezkoen saskibaloi selekzioak 55 eta 72 galdu zuen Lituaniaren kontra

Ander Monedero 2010ko mai. 21a, 15:44

Intxaurtxueta kiroldegian jokatu zuten atzo arratsaldean. Proba bikaina izan zen Euskadiko selekzioarentzat, mundu mailako selekzio garrantzitsua baita Lituania.

Euskadiko emakumezkoen saskibaloi selekzioak lagunarteko partidua jokatu zuen atzo Intxaurtxuetan Lituaniaren aurka. Goi-mailako partidua izan zen. Euskadik ezin izan zuen Lituaniako selekzioa gainditu. 56 eta 72 bukatu zen partidua.

Euskadiko selekzioarentzat oso garrantzitsua da Lituaniakoa bezalako selekzio indartsu baten aurka jokatzea. Urtean zehar Lituaniak selekzioen arteko partidu eta txapelketa ugari  jokatzen ditu eta euskal saskibaloi jokalarien maila neurtzeko froga ona izan zen atzokoa.

Nahiz eta partidua ez irabazi, bigarren aukera bat izango dute Euskadiko selekzioko neskek: asteburuan, Nazioen Arteko 3. saskibaloi txapelketa jokatuko dute Durangon Lituaniako, Galiziako, Kataluniako eta Euskadiko selekzioek.

Lagunarteko partidua izan zen, baina garrantzi handikoa Eskoriatzako Kirol Elkartearentzat: lehen aldia da nazioarteko selekzio batek Eskoriatzan jokatzen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak