Etxera buelta Aranburuzabalako zortzi familiarentzat

Txomin Madina Milikua 2010ko api. 30a, 18:33
Urtarrilaren 31z geroztik etxetik kanpo egon ostean, gaurtik aurrera etxera bueltatzeko aukera dute Aranburuzabala kaleko zortzi familiak. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak emandako etxeetan egon dira orain artean gehienak. Etxera bueltan, bazterrak txukuntzeko eguna izan da gaurkoa.

Lan horietan aurkitu dugu Eufemiano Rodriguez. 26. atariko lehen solairuan bizi da bera, eta etxe hori izan zen lur-jausiaren ondorioz kalte handienak jasan zituena: bi logelatan sartu zitzaion lurra, baita terrazan ere. Etxera bueltan, pozik zegoen Eufemiano, baina gaineratu du hiru hilabeteotan ere ondo egon dela. ''Udalak etxe berri bat eman zigun, eta ondo egon gara han. Denetarik zuen, guk jana bakarrik eraman behar izan dugu'' azaldu digu.

Kalteak jaso zituzten bi logelak konpondu egin dizkiete. ''Lehenengo lurra kendu zuten, gero armairuak kendu eta zaborretara bota zuten. Gero tabla berriak jarri zituzten, baita lurra bernizatu ere'' kontatu digu Eufemianok. Logelak konponduta, baina hutsik; datorren astean zehar ekarriko dizkiote altzari berriak.

baina etxe barruak ez ezik, kanpoko aldea ere konpondu dute. hala, partea handi berri bat jarri dute mendiaren kontra, eta mendi hegala bera, alanbre sendozko sare batekin estali dute. ''Orain babestuta sentitzen gara, ez du uste berriz halakorik gertatuko denik'' esanaz agurtu gaitu Eufemiano Rodriguezek, berriz ere txukunketa lanetara bueltatu aurretik.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak