Etxebizitzak erabiltzeko hitzarmena sinatu du udalak Jaurlaritzarekin

Usoa Agirre 2010ko ots. 4a, 13:54
Atzo, otsailak 3, azken orduan Eskoriatzako Udala eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmena sinatu zen. Hitzarmenaren bitartez Erkidegoko Administrazioaren jabetzakoak diren 3 etxebizitza uzten zaizkio Eskoriatzako Udalari denboraldi baterako. Etxeok Eskoriatzan gertatutako lur-jausiak kaltetutakoei uzteko erabiliko ditu udalak.

"Bi erakundeen arteko akordio hau azkar bideratzeko Iñaki Pierrugues Eskoriatzako zinegotziaren lana ezinbestekoa izan da", halaxe adierazi du udalak prentsa ohar baten bidez. Momentu honetan udalak 4 etxebizitza atontzen dihardu 3 udal jabetzakoak eta 1 Jaurlaritzarena eta biharko, egubakoitzerako, prest izango dira.

Kaltetutako hegala trinkotzeko proiektua

Bestalde, kaltetutako hegala eusteko eta trinkotzeko proiektua kontratatu dio udalak Zamudioko TEAM enpresari. Proiektua idatzi ondoren kudeaketa lanak azkar egingo dira obra exekuzioa ahalik eta epe laburrenean gauzatu dadin. 

Gainera, obretarako finantziazioa lortzeko gestioak egiten dihardu udala eta helburu horrekin harremanetan jarrita dago bai Eusko Jaurlaritzarekin eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiarekin ere. Horrela bada, ostiral honetan Ahaldun Nagusia den Markel Olanorekin elkartuko da alkatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak