Etorkinek euskal kultura eta euskara ezagutzeko ikastaroa

Iker Barandiaran 2007ko urt. 29a, 17:42
Otsailaren erditik maiatzaren erdira bitartean egingo dute ikastaroa; eta otsailaren 9a izango da izena emateko azkeneko eguna

Udalak ikastaro berezia eskainiko die herrian bizi diren jatorri askotako etorkinei. Ikastaro horretarako, HABEk eta Jaurlaritzako Immigrazio Sailak sortutako Aisa izeneko unitate didaktikoa erabiliko dute. 
Ikastaro horren helburua da kanpotik Eskoriatzara etorri diren lagunei euskal gizartean integratzeko erraztasunak ematea. Hala, interesatuek euskal kulturaren eta euskararen gaineko oinarrizko ezagutza jaso ahal izango dute.


Ikastaroan izena emateko azkeneko eguna otsailaren 9a da. Interesatuek kultura etxera edo Gizarte Zerbitzuetara jo beharko dute horretara. Telefonoz ere bada aukera izena emateko honako telefono zenbakira deituta: 943 71 46 88.

10 euro bakarrik ordainduta
Ikastaroa otsailaren erdian hasiko dute eta maiatzaren erdian bukatu. Astean hiru egunetan egingo dute; eta egun bakoitzean bi orduz. Eskola egunak eta orduak oraindik ez dituzte erabaki. Izena ematen duten heinean, interesatuek gurago dituzten egun eta orduak zehaztu beharko dituzte. Horren arabera, finkatuko dute eskolak noiz egin.
Ikasle bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu matrikularen truke. Erabili beharreko materialaren kostua, hau da, 17,5 euro ikasleko, berriz, Udalak ordainduko du.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak