ETEN erakundeak (European Teacher Education Network) onartu egin du bere baitan Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatea, HUHEZI, aste honetan bertan nazioarteko hezkuntza sareak jakinarazi dionez Joxemari Egañari, zein arduratzen baita fakultatearen nazioarteko harremanez.
52 unibertsitate eta erakunde (denak ere hezkuntzan espezializatuak) daude ETEN sarean, herrialde hauetakoak: Belgika, Danimarka, Ingalaterra, Faroe Uharteak, Finlandia, Israel, Lituania, Mazedonia, Holanda, Norvegia, Portugal, Suedia eta AEB.
ETEN 1988an sortu zen Danimarkan, eta bere helburuak dira bultzatzea ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana eta mugikortasuna eta sustatzea elkarlana ikerkuntzan.
Urtarriletik aurrera, hortaz, HUHEZI fakultatea ETEN erakundeko kide izango da.