Espetxean dauden senideen garraiorako eta euskararen erabilerarako dirulaguntzak gertu

Arritxu Barruso 2008ko ekainaren 23a

Eskoriatzako Udalak espetxean preso dauden senideen garraiorako eta euskararen erabilera normalizatzeko dirulaguntzak emango ditu. Lehenengoaren kasuan, Udalak jakinarazi du ez dela finkatu eskabideak aurkezteko eperik, baina laguntza jasotzeko eskubidea sortuko dela eskabideak aurkezten diren egunetik aurrera.

Programa honen bidez deitutako dirulaguntzen zenbatekoa 2.000 eurokoa da 2008 urterako. Interesatuek joan den ekainaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkituko dituzte laguntza horien oinarriak. 

Euskararako laguntzak

Eskoriatzako Udalak, bestalde, euskararen erabilera normalizatzeko dirulaguntzak emango ditu. Guztira, sei laguntza daude: euskara hutsezko errotuluak jartzeko, irudi korporatiboa euskaraz jartzeko, euskarazko webguneak sortzeko, enpresetan euskara planak sustatzeko, euskara ikasteko eta euskararen normalizaziorako ekintzak eta egitasmoak aurrera ateratzeko. Oinarriak ekainaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak