Eskoriatzarrek eta arrasatearrek garaipena eskuratu dute aste bukaerako partiduetan

Maider Arregi 2009ko mar. 15a, 20:56
Eskoriatzako saskibaloi taldeko neskek primeran jokatu eta garaipena eskuratu zuten Intxartxuetan zapatuan. MU Ointxe taldeko mutilak ere Getxotik garaipenarekin itzuli dira etxera gaur.


Garaipena lortuta pozik eta gustura azaldu ziren Eskoriatzako saskibaloi taldeko neskak (36-29). Partidu osoan aurretik ibili ziren markagailuan. Batez ere hasierako zatian saskiratze ugari egitea lortu zuten puntu dezente eginez. " Zarauztarrak jokalari azkarrak dira eta berdintzea ere lortu dute. Nahiko parekatua ibili da markagailua baina aurrea hartzea lortu dugu", halaxe azaldu digu Aitziber Soriano jokalariak. 
Kontra erasoan gogor ibili ziren Zarautzeko neskak, baina Eskoriatzako saskibaloi taldeak defentsan lan bikaina egin du. "Zarauztarrak oso eraso gogorra dute, baina guk defentsan lan bikaina egin dugu eta puntu batzuk lapurtu dizkiegula uste dut", gaineratu du Sorianok.
Egindako defentsa azkarra k eta eraginkorrak markagailuari berriro irauli eta eskoriatzarrei garaipena eman zien.

MUk ere Getxon irabazi

MU Ointxe taldea, garaipena esku artean zuela itzuli zen Getxotik zapatuan. 68-72 geratu zen markagailua arrasatearren alde.
Hasiera hasieratik nagusitu ziren Ointxeko mutilak eta partidu osoa menderatu zuten.
Hala ere, bigarren zatia lasaiagoa izan zen eta bi taldeak erlaxatu egin ziren erritmoa jaitsiz. "Baloi eta aukera asko galdu dira bigarren zatian, baina partiduari buelta ematea lortu dute", azaldu digu Jabi Zurbanok. 
Laugarren zatian, berriz, guztia emateko prest kantxaratu ziren Ointxeko mutilak. Defentsan eta erasoan bikain jardun zuten Getxokoekin alderatuz, eta merezitako garaipenarekin itzuli dira etxera arrasatearrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak