Eskoriatzako zirkualazioa desbideratuko dute bihar gauean

Mireia Bikuña 2008ko uztailaren 17a

GI-627 errepidea moztu egingo dute 29. kilometro puntuan, 22:00etatik 06:00etara; hain zuzen, errepide gaineko pasabide berriko lana egiteko. Tarte horretan ibilgailu arinak Eskoriatzako hirigunetik desbideratuko dituzte, eta ibilgailu astunak GI-632 errepidetik, Kanpazarretik.

Oinezkoendako pasabidea

Eskoriatza parean, GI-627 errepidearen gainean, oinezkoendako pasabide berria egiten dihardute; hain justu ere, San Bernabeko atsedenlekuan egingo dute  pasabidea. Aurrefabrikatutako 17 metro eta 70 tonako habea jarriko dute, oinezkoendako pasabidearen hirugarren baoa (vano) osatzeko. Lan hauekin eta aurretik eginda daudenekin bukatuko dute 51 metroko oinezkoendako pasabidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak