Eskoriatzako udal gobernuak 'aldaketa handiak' salatu ditu zaharren egoitzaren proiektuaren inguruan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 17a, 14:30
Udal gobernuak salatu du azaroan Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak herriko zahar egoitzaren gainean esandakoak ez zirela guztiz egia.

"Lehen esaten zuten, besteak beste, plaza psikogeriatriko arinak ipiniko zituztela eta orain plaza horiek Trastorno Mental Severo duten pertsonendako izango direla adierazi dute". Udal gobernuaren izenean Pedro Lasagabaster alkateak egindako adierazpenak dira. "aldaketa hori handia da, handiegia. Horregatik, gauzak berriro serio aztertu  ditugu".

Kontsulta alperrik

Foru Aldundiak Eskoriatzako zahar etxeak baldintza guztiak betetzen ez zituela esanda, zer egin erabakitzeko herri kontsulta egin zuten eskoriatzarrek. Azaroan izan zen hori eta erabaki zuten egungo egoitza bota, berria egin eta kudeaketa esku pribatuetan lagatzea. Orduan planteatzen zen Aldundiak ordainduko zuela lan horien %100a eta kudeaketa GSR enpresa pribatuaren eskuetara pasako zela. Egoitza berrian, gainera, 24 lagun gehiagorendako tokia planteatzen zen. "Udalaren gehiengoaren erabakia plaza kopuru berbera mantentzea eta eraikinaren zaharberritzea egitea da. Orain egoitzako Patronatuak hartu beharko du erabakia"
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak