Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskoriatzako merkatariek 'Gabonetan egindako Eskoitzan erosi eta sari bikainak irabazi' kanpainaren irabazlea ezagutarazi dute. Pepa Macia izan da bi lagunendako afari ederra eta herriko dendetan gastatzeko 1.000 euroko bonoa irabazi duen eskoriatzarra. Argazkian, Leibar arrandegiko arduradun Maria Eugeni Sasianekin azaltzen da. Esandako dendan jaso zuen Maciak txartel irabazlea.