Tolosan jokatu da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena, bosgarrena. Tolosako saioan puntuaziorik altuena eskuratu eta zuzenean egin du aurrera Aitor Mendiluzek. Aurreko lau final laurdenetako lehenengo sailkatuak ere zuzenean pasa dira finalaurrekoetara: Jexux Mari Irazu, Uxue Alberdi, Amaia Agirre eta Aitor Sarriegi, hain zuzen ere.
Gainontzeko bertsolarien puntuazioak kontuan hartuta beste hamahiru bertsolarik osatu dute finalaurrekoetako zerrenda: Jon Maia, Iñigo Manzisidor, Jon Martin, Iker Zubeldia, Iñaki Zelaia, Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Muñoa , Xabier Sukia, Joxe Munduate, Unai Agirre, Arkaitz Oiartzabal, Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Gurrutxaga.
Lehena Eskoriatzan
Eskoriatzan jokatuko da azaroaren 17an lehen finalaurrekoa kiroldegian 18:00etan. Bertan jardungo duten bertsolariak honakoak izango dira: Jexux Mari Irazu, Uxue Alberdi, Jon Martin, Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi.
Gainontzeko bi finalaurrekoak Oiartzunen azaroaren 24an eta Ordizian abenduaren 1ean izango dira.
Guztira zortzi bertsolarik lortuko dute finalerako txartela: finalerdi bakoitzeko lehen sailkatuak eta ondoren puntuaziorik onenak dituzten beste bost.