Eskoriatzako bandera masta erdian egongo da egunotan

Usoa Agirre 2009ko api. 30a, 19:22
Eskoriatzako Udalak apirilaren 29an izandako Ohiko Osoko Bilkuran "Lan Osasunaren Nazioarteko Egunari buruzko mozioa" izan zuen eztabaidagai. Udalbatzarkideek mozioa aztertu eta aho batez onartu zuten aurkeztutakoari bi puntu gehitzea eta mozioa bere osotasunean onartzea.

Erabaki horren ondorioz, Eskoriatzako Udalak gaur adierazpen instituzionala kaleratu du eta lan istripuengatik eta lan gaixotasunengatik hildako guztien omenez Eskoriatzako bandera masta erdian jarrita egongo da datozen egunotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak