Eskoriatzak iazko arantza atera nahi du, etxean berriro

Xabier Urtzelai 2010eko maiatzaren 7a

Fernando Rasok gidatzen duen Eskoriatzako emakumezkoen saskibaloi taldeak lauko finala jokatuko du oraingo asteburuan, eta aurten ere etxeko zaleen aurrean jokatuko dute fase erabakigarria. Zapatu arratsaldean jokatuko dituzte finalerdiak, eta domeka eguerdian izango da finala

Iazko arantza atera nahi dute Eskoriatzako neskek, eta hain zuzen, iaz Eskoriatzakoen borrero Añorga izango dute oraingoan ere kontrario: "Iaz ere eurek kanporatu gintuzten, eta uste dut biharko partiduari begira indarrak pare-parean egongo direla", adierazi du Eskoriatzako entrenatzaile Fernando Rasok: "Oso talde parekatuak gara, eta ligan irabazi egin badiegu ere, fase erabakigarri honetan zerotik hasiko gara bi taldeak. Uste dut egun ona duen taldeak egingo duela aurrera".

Beste finalerdiari dagokionez, berriz, Rasok uste du Azpeitikoak erraz sailkatuko direla domekako finalera, Cafes Aitonak baino talde dezente indartsuagoa dutelako.

Lauko finaleko ordutegiak:

Zapatua:

18:00 Zurt taberna - Cafe Aitona (Eskoriatzan, Intxaurtxuetan)

20:00 Eskoriatza - Añora (Eskoriatzan, Intxaurtxuetan)

Domeka:

12:00 Finala (Eskoriatzan, Intxaurtxuetan)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak