Eskoriatza Kirol Elkartearen eguna zapatuan

Usoa Agirre 2010eko maiatzaren 28a

Maiatzaren 29an, zapatua, Eskoriatza Kirol Elkartearen eguna ospatuko da. Kirol ezberdinetako txapelketak eta erakusketez gain, musika emanaldia, tortilla lehiaketa eta herri-bazkaria egingo dira. Hemen duzue egun guztiko egitaraua:

10:00-11:45 Areto-futbola. Gazteak, Ligako partidua (Kiroldegian)

11:00-12:15 Umeentzako jokoak (Intxaurtxuetan)
11:15-12:00 Saskibaloia. Beteranoak (Kiroldegian)
12:00-12:45 Areto-futbola. Beteranoak (Kiroldegian)
12:00 Disko-musika (Intxaurtxuetan)
11:30-12:30 Tortilla lehiaketa (Intxaurtxuetan)

Sariak:

  • Bi lagunentzako afaria Mendigoia Hotelean

  • Bi lagunentzako afaria Txalaparta Jatetxean

Tortillak 11:30etik 12:30era ekarriko dira etxetik eta epaimahai independente batek probatu eta onenak aukeratuko ditu.   

13:00 Motorzaleei ongi-etorria (Intxaurtxuetan)
15:00 Herri-bazkaria 15€ (Mendigoia Hotelean)

  • Txartel-salmenta: Aldatz, Mirentxu eta Ilargi tabernetan   

16:45-17:30 Areto-futboleko trebetasun txapelketa (Intxaurtxuetan)
17:30-18:30 Arte martzialen erakusketa (Kiroldegian)
18:00-22:00 Disko-musika (Intxaurtxuetan)
18:30-19:15 Gimnasia erritmikoko erakusketa (Intxaurtxuetan)
18:30-22:00 Parrillada handia - Txuletada (Intxaurtxuetan)
19:15-20:00 Saskibaloiko trebetasun txapelketa (Intxaurtxuetan) 

23:00 Jai bukaerako txupinazoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak