'Eskoriatza iruditan' liburua aurkeztu dute

Txomin Madina Milikua 2007ko abe. 11a, 16:33
Ehun urte pasatxotan Eskoriatzan ateratako 109 argazki biltzen ditu liburuak. DVD bat ere badakar, beste 1.200 argazki ingururekin. Datorren abenduaren 21ean egongo da eskuragarri.

Eskoriatza iruditan liburuaren historia duela 18 urte hasi zen, garai hartan herrian zegoen argazki taldeak argazki zaharrak biltzeko haurren artean lehiaketa bat abiarazi zuenean. 500 argazki bildu ziren orduan eta urteak joan urteak etorri argazki gehiago pilatzea lortu dute. Dena den, dokumentatu eta artxibatu gabe zeuden, eta lan hori burutzeko 2004an beka berezia atera zuen udalak. Aurten, San Pedro jaietan erakusketa berezia antolatu dute argazki guztiekin, eta jendearen erantzun handia ikusita, Interneten jartzea erabaki zuten. Hor sortu zen liburua egiteko asmoa.

Arantxa Unzueta udaleko kultura teknikaria eta Mari Carmen Arrieta euskara teknikaria arduratu dira liburua egiteaz. Denera 109 argazki jasotzen ditu, eta berauetan 1.000 pertsona inguru agertzen dira. Horietatik, 800 identifikatu dituzte. Egileek esan dute seguru daudela liburuk zenbait akats izan ditzakeela bertan agertzen diren pertsona eta lekuei izena jartzeko orduan, baina euren hitzetan, altxorra herritarrei zabaltzea izan da asmoa.

Zortzi atal

  1. Eskoriatzako bazterrak.
  2. Familia lagunak eta eskoriatzarrak.
  3. Jaiak musika eta dantza.
  4. Eskoletako erretratuak.
  5. Lanbideak.
  6. Gertaera erlijiosoak.
  7. Kirola.
  8. Beste batzuk.

Hainbat sinbolo erabili dituzte liburuan zehar, besteak beste Axtrokiko ontziak edota Atxorrotx, eta irudiei laguntzen, beste zenbait argitalpenetan agertutako Eskoriatzari buruzkoak edota Eskoriatza berbetan ekimenean bildutako adierazpenak jaso dituzte
aurkezpenean hainbat herritar egon dira, eta batzuk benetan hunkitu dira euren senitarteko eta lagunak erretratuetan ikusita.

DVDa

Liburuarekin batera, DVD bat ere banatuko dute, eta bertan libururako aukeratuak izan ez ziren 1.200 argazki inguru daude. Inprenta arazoak direla eta, abenduaren 21a arte liburua ez da kalean egongo. Hiru tokitan eskuratu ahalko da: Dorleta liburudendan, Ibarraundi museoan eta estankoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak