Eskoriatza: Gabonetako ekintzak

Usoa Agirre 2009ko abe. 23a, 15:32

Atxorrotzen egindako indusketen gaineko erakusketa

2009/12/15 00:00 2010/01/15 00:00
  • Noiz: 2009/12/15 - 2010/01/15
  • Non Ibarraundi museoa

Atxorrotzen egindako indusketa arkeologikoaren gaineko informazioa eta aurkitutako elementuak ikusgai. Urtarrilaren 15era arte, Ibarraundi museoan, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da.

Olentzerorendako eskutitzak jasotzen

2009/12/24 12:30 2009/12/24 13:30
  • Noiz: 2009/12/24 12:30 - 13:30
  • Non Herriko plaza

Olentzeroren laguntzaileak haurren eskutitzak jasoko dituzte.

Gabonetako kantak abesten

2009/12/24 12:30 2009/12/24 12:30
  • Noiz: 2009/12/24 12:30
  • Non Herriko plaza

Herriko haurrak Gabonetako kantak abesteko elkartuko dira.

Trikitixa herriko kaleetan

2009/12/24 13:00 2009/12/24 13:00
  • Noiz: 2009/12/24 13:00

Herriko trikitixa eskolako ikasleekin kalejira.

Olentzeroren bisita

2009/12/24 18:00 2009/12/24 18:00
  • Noiz: 2009/12/24 18:00
  • Non Intxaurtxueta

Apotzagatik datorren Olentzerori ongi etorria. Jarraian, txistulari eta soinujoleekin batera, Olentzero kalez kale ibiliko da. Ibilbidea: Intxaurtxueta, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Aranburuzabala, Arana eta herriko plaza.

Gabonetako parkea

2009/12/26 11:00 2009/12/29 17:00
  • Noiz: 2009/12/26 - 2009/12/29
  • Non Intxaurtxuetako kiroldegia

Aurten ere Gabonetako parkea egongo da. Lehenengo bi egunetan uretako hainbat puzgarri egongo dira ume, gazte eta helduendako igerilekuan. Gainerakoetan, Besteak beste, ohe elastikoak, puzgarriak, ludoteka, txikitxoendako trena, zezen mekanikoa, rokodromoa eta tailerrak izango dira. Egun bakarreko txartelak 4 euro balio du eta Uretako zein Gabonetako parkerako sarrerak 10 euro.

Wii txapelketa

2009/12/27 16:30 2009/12/27 16:30
  • Noiz: 2009/12/27 16:30
  • Non Gaztelekua

Gazteek wii txapelketa izango dute.

Izotz pistara irteera

2009/12/28 00:00 2009/12/28 00:00
  • Noiz: 2009/12/28 00:00

Gasteizera joango dira gazteak, izotz pistara.

Egun guztiko irteera

2009/12/29 00:00 2009/12/29 00:00
  • Noiz: 2009/12/29

Gazteek egun guztiko irteera izango dute; ziurrenik, Donostiara joango dira.

Afari-merienda eta festa

2009/12/30 00:00 2009/12/30 00:00
  • Noiz: 2009/12/30

Afari-merienda eta azken festa egingo dute.

Bilboko Pinera irteera

2009/12/30 10:00 2009/12/30 10:00
  • Noiz: 2009/12/30 10:00

Bilboko Pinerako egun osoko irteera. 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta. Oraindik izena eman daiteke. Gaur eta bihar, hilak 21 eta 22, Gazteria Zerbitzuan eman ahal da, 10 euroren truke; eta plazaren bat libre badago, abenduaren 28an eta 29an herriko kiroldegian jarriko duten Gabonetako parkean ere sarrerak salgai egongo dira.

Presoen aldeko brindisa

2010/01/01 01:00 2010/01/01 01:00
  • Noiz: 2010/01/01 01:00
  • Non Herriko plaza

Urte hasierako kanpaien ostean, presoen aldeko brindisa egongo da.

Elosuko aterpean hiru egun

2010/01/02 00:00 2010/01/04 00:00
  • Noiz: 2010/01/02 - 2010/01/04

12 eta 14 urte bitarteko gazteak Elosuko aterpetxera joango dira.

Dendarien zozketa

2010/01/05 00:00 2010/01/05 00:00
  • Noiz: 2010/01/05

Herriko dendariek Eskoriatzan erosi eta sari bikainak irabazi promozioaren zozketa egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak