Eskoriatza: Gabonetako egitaraua

Usoa Agirre 2008ko abe. 23a, 12:22
.

Abenduak 24 - Olentzero

12:30 Herriko haurrak plazan elkartuko dira Gabonetako kantak abesteko.

12:30 - 13:30 Herriko plazan Olentzeroren laguntzaileak egongo dira haurren eskutitzak jasotzeko.

13:00 Trikitixa Eskolako ikasleekin kalejira.

18:00 Apotzagatik datorren Olentzerori ongi etorria. Ondoren, txistulari eta soinujoleekin batera Olentzero kalez kale ibiliko da, eta herritarrok kantuz lagunduko diogu. Ibilbidea: Intxaurtxueta, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Aranburuzabala Arana eta herriko plaza.

Goizean, gaztaina erreak jateko aukera izango da herriko plazan.

Oharra: Gabon egun honetan , herritar guztiok euskal jantzi tradizionalak janztera animatu nahi zaituztegu.

Abenduak 26, 27, 28 ,29 eta 30 - Gabonetako parkea

26 eta 27 Igerilekuan

Uretako hainbat puzgarri egongo dira ume, gazte eta helduentzako igerilekuan

Ordutegia: 11:00-13:00: 12 urtetik gorakoak eta 16:00- 18:00: 7-12 urte bitartekoak. 18:00 - 20:00: 3 - 6 urte bitartekoak, gurasoekin

Prezioa: 5 egunetarako txartela: 10 euro. Egun bakarreko txartela: 4 euro.

28, 29 eta 30 Kiroldegiko kantxan. Ohe elastikoak, puzgarriak, ludoteka, txikitxoentzako trena, zezen mekanikoa, rokodromoa, tailerrak..

Ordutegia: 11:00 - 13:00 eta 17:00 - 20:00

Prezioa: 5 egunetarako txartela: 10 euro. Egun bakarreko txartela: 4 euro.

Garrantzitsua: Guraso eta laguntzaileei eskatzen zaie ahal den neurrian taberna eta grada inguruan egoteko. Horrela begiraleen lana erraztuko da eta umeek parkean leku gehiago izango dute.

Urtarrilak 1 - Brindisa

01:00 Urte hasierako kanpaien ostean, goizeko ordu batean herriko plazan presoen aldeko brindisa egingo da.

Urtarrilak 5 – Errege kabalgata

19:00 Erregeen kabalgata. Eguerdian herriko dendariek "Eskoriatzan erosi eta sari bikainak irabazi" promozioaren zozketa egingo dute.

GABONAK GAZTELEKUAN

Abenduak 26: Izotz pistara irteera

Abenduak 27: Afari merienda

Abenduak 28: Mendira irteera

Abenduak 29: Paintball irteera

Abenduak 30: Urte zaharreko jaia Gaztelekuan

Urtarrilak 2-3-4: irteera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak