Eskoriatza eta Arlaban arteko errepidean olioa dago

Ubane Madera 2010eko urriaren 28a

Gi-627 errepidean kontuz eta poliki gidatzeko gomendioa egin du Herrizaingo Sailak, errepidean olioa dagoelako eta labaintzeko arriskua dagoelako. Moto batek istripua izan du 15:45ean, eta hari ateratako gasolina da errepidean dagoena.

Motorraren istripuan ez da zauriturik gertatu, baina esandako moduan, olioa atera zaio Gi-627 errepidearen bi noranzkoetan, Eskoriatza eta Arlaban mendatearen arteko errepide zatian.

Ertzaintza bertaratu denean, errepidea labainkor dagoela ikusi, eta arriskuaren gaineko abisu-seinaleak ipini ditu.

Errepidea, baina, zabalik dago eta dagoeneko bidean dira obretako langileak olioa garbitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak