Eskola inguruko eta Gaztainaduiko argiteria publikoa aldatzeko asmoa du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 24a, 13:19
Neurketa batek agerian laga du instalazioak oro har zaharkituta daudela. Estatu Fondoko 40.000 euro inguru inbertitu nahi ditu Udalak egitasmoan.

Udalaren susmoak baieztatu egin dituzte neurketaren emaitzek; Eskoriatzako argiteria publikoa oso egoera eskasean dago. "Ez bakarrik ekipoak txarrak direlako edo zaharkituak daudelako. Kontratuak ere oso gaizki daude orokorrean", adierazi du Pedro Lasagabaster alkateak.
Herriko zortzi gune aztertu dira neurketa horretan. "Ikusi da kontsumoa altua dela gure sarea eta gure farolak zaharrak direlako. Leku batzuetan nabariagoa da beste batzuetan baino, baina egoera orokorra dela esan daiteke". Udalak emandako lehenengo pausoa kontratuak berrikustea izan da. Kasu batean baino gehiagotan kontratatutako potentzia behar baino handiagoa zen, eta ondorioz kostua neurriz kanpokoa.

Instalazio berriak

"Gure proposamena, orain, argiteria sistema bi gunetan berritzea da; Luis Ezeiza herri eskola inguruan eta Gaztainadui kalean", aurreratu du Lasagabasterrek. "Egubakoitzeko batzordean aztertu genuen gaia, eta aste honetako plenoan onartuko dugu. Lanak lehenbailehen hasi nahi ditugu".

XEHETASUN GEHIAGO ASTELEHENEKO GOIENKARIAN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak