Eskola Agenda 21eko ondorioak azalduko dituzte ikasleek gaurko osoko bilkuran

Usoa Agirre 2009ko maiatzaren 27a

Eskola gehienetan Eskola Agenda 21 delako programan ingurumenari lotutako hainbat aspektu lantzen dituzte urtero ikasleek, eta horretarako kanpoko laguntza teknikoa izaten dute. Aurten, Eskoriatzan dauden ikastetxeek - Luis Ezeiza herri ikastetxeak eta Arizmendi ikastolako Almen guneak- Ibarraundi Museoaren laguntza teknikoa jaso dute "publizitatea" gaia lantzeko. Gai hori aztertu ostean, ikasleek ondorioak atera eta urtero egiten duten moduen proposamen batzuk egingo dituzte gaur egingo den osoko bilkuran.

Informazio gehiago duzue, Eskoriatza.net-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak