'Eskohitza.com' sarean dago

Iker Barandiaran 2008ko eka. 13a, 12:30
Aitzorrotz kultura elkartearen ideiatik abiatuta, blog komunitatea sortu dute, eta dagoeneko 17 bat herritarrek zintzilikatzen dituzte bertan idatziak, argazkiak eta bideoak. Herritar guztiei zabalik dago esku-hartzea.

Eskoriatzako hainbat herritarrek eskohitza.com blog komunitatea sortu eta sarean zintzilikatu dute. Ideia Aitzorrotz kultura elkarteko kideek izan zuten eta gonbidapena herritar guztiei zabaldu diete. Hala, dagoeneko 17 bat herritar dabiltza euren blogetan idazten edota argazkiak zein bideoak jartzen. Horietatik gehienak eskoriatzarrak dira, baina badira arrasatear eta aretxabaletarren bat, eta baita Suitzan, Tarragonan eta Guatemalan bizi diren eskoriatzarrak ere.

Euskarari lehentasuna

Berez blogariek gura duten hizkuntzan idazteko aukera duten arren, erabiltzaile gehienek euskarari lehentasuna ematen diote. Are gehiago, blog komunitatea erabiltzaile guztien artean kudeatzen dutela jakinarazi digute. Hain zuzen ere, Aitzorrotz kultura elkarteko kideek aditzera eman dute komunitatearen helburua dela gura den guztiek espresatzeko eta iritziak emateko aukera izatea; horretarako sortu dutela erreminta hori.

Laster aurkeztu egingo dute

Blogez gain, beste webgune batzuetara loturak, bideoak eta albisteak sartzen dituzte. Poliki-poliki berrikuntzak egiteko asmoa dute, eta laster blog komunitatea aurkezteko ekitaldiren bat egingo dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak