Esaldi Lehiaketa 2007, abian da

Maider Arregi 2007ko mai. 29a, 11:04
Aurten 8. urtez egingo da San Pedro jaietako Esaldi Lehiaketa. 13 urtetik gorako edozein eskoriatzarrek har dezake parte. Gainera, hiru edo bost pertsona bitarteko taldeetan parte hartu behar da eta talde bakoitzak nahi beste esaldi aurkez ditzake. Lehiaketako oinarriak dagoeneko prest daude eta hemen dituzue ikusgai.

Helburua

Esaldi lehiaketa honen helburua San Pedro jaiak girotuko dituen esaldi jator bat aukeratzea da, herriko plazan jarriko den kartel batean herritarrak animatzen egongo den esaldi jatorra. Gainera, irabaziko duen esaldiarekin eta onak diren beste hiru bat esaldirekin pegatinak aterako dira, jaietan edozein taberna edo txokotan hartu ahal izango direnak.

Epeak eta sariak

Esaldiak maiatzaren 25a eta ekainaren 3a bitartean aurkeztu behar dira, Kultur Etxeko eta udaletxeko eskapeetan jarriko diren buzoietan. Epaimahaia Udal euskara azpibatzordea izango da eta hark emandako epaia ekainaren 6an ezagutu ahal izango da webgune honetan. Irabazleek jaietan herriko jatetxe batean afaltzeko aukera izango dute eta pegatinak egiteko erabiliko diren esaldien egileek 50 euroko saria jasoko dute.

Nobedadea

Aurten lehiaketa honen oinarrietan badago nobedade bat, eta hauxe da: pertsona batek talde batean bakarrik parte hartu ahal izango du eta taldeak gaitzizen bakarrarekin aurkeztu beharko dira lehiaketara. Pertsona batek talde baten baino gehiagotan parte hartzen badu, talde horien izenean aurkeztutako esaldiak, lehiaketaz kanpo geldituko dira.

Datu garrantzitsua da hau, zortzi urtez jarraian ez delako halako baldintzarik eskatu, baina aurten hala eskatzea erabaki du epaimahaiak.

Irakurri hemen oinarriak. (pdf formato, 64kb)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak