Erretiratuen tabernaren ustiapena lehiaketara

Iker Barandiaran 2008ko urriaren 23a

Udalbatzak urriaren 13an egindako ezohiko osoko bilkuran Olazar erretiratu elkartearen taberna-aretoa ustiatzeko kontratazio prozedura zabaldu zuen. Hala, ustiapen horren gaineko baldintzak onartu zituzten, eta herenegun, eguaztena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten onartutako deialdia

Esleipenaren helburua da taberna-aretoaren zerbitzua ustiatzea eta baita taberna-aretoaren zerbitzurako diren instalazioak zein materiala garbitzea eta erretiratuen elkarteko atezaintza zerbitzua ematea ere. Horrez gain, tabernaren ondoan, eraikinaren beheko solairuan, dauden komunak ere garbitu beharko dituzte. Lan horiek egiteaz gain, taberna-aretoaren ardura hartzen duenak Udalari hilero 300 euro ordaindu beharko dizkio.

Gutxienez bi urtetarako

Udalaren eta interesatuaren arteko kontratuak bi urteko iraupena izango du gutxienez, baina bi aldeak ados jarriz gero, beste bi urtera arte luzatu ahal izango dute akordioa. Hala ere, muga 20 urtetan jarrita dago. Taberna 11:00etatik 22:00etara zabalik egon beharko da asteko egun guztietan.

Lehiaketarako baldintzak

Eskatzaileek 2007ko irailaren 1a baino lehen Eskoriatzan erroldatuta egon beharko dute, eta urteko diru sarrerak 16.000 euro baino txikiagoak izan beharko dira. Eskaerak udaleko erregistroan aurkeztu beharko dira astelehenetik egubakoitzera bitartean 10:00etatik 13:30erako ordutegian azaroaren 6a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak