Erretiratuen tabernak arduradun berria izango du urtarrilean

Mirian Biteri 2008ko abenduaren 1a

Udalak Olazar erretiratuen taberna-aretoaren behin behineko esleipena egin zuen joan den asteko plenoan. Digna Gomez eskoriatzarra arduratuko da urtarrilaren 15etik aurrera horren ustiapenaz.

Behin betiko erabakia hilabete honetako udalbatzarrean hartuko da. Digna Gomez Elisabeth Lorenzo ordezkatuko du Olazar erretiratuen taberna-aretoan.

Kontratuak bi urteko iraupena izango du; hori, baina, luzatu ahal izango da guztira 20 urte bete arte. Taberna eta aretoa ustiatzeaz gain, instalazioak txukun mantentzeaz, erretiratuen etxeko atezaintza zerbitzuak eskaintzeaz eta tabernaren ondoan, eraikinaren beheko solairuan dauden komunak garbitzeaz arduratuko da. Gainera, arduradun berriak 300 euro ordaindu beharko dizkio hilero Udalari.

Tabernaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 22:00etara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak