Erretiratuek afari-merienda egin zuten atzo

Mirian Biteri 2009ko ekainaren 26a

Eskoriatzako erretiratuak izan dira aurtengo San Pedrotako jaiak ospatzen hasi diren lehenak. Joan den eguenean, afari-merienda egin zuten. Eguraldia lagun zutela, kultura etxeko kanpo aldean egin zuten afaria.

Gustura geratu ziren egun horretarako prestatutako menuarekin. Hasteko, besteak beste, urdaiazpiko, txorizoa eta frijituak jan zituzten; eta jarraian, okela saltsan, barazki eta guzti. Postrerik ere ez zen falta. Betiko moduan, afaldu ostean, musika izan zuten.

Erretiratuen artean arrakasta handia duen ekimena da jaietako afariarena. Guztira, 150 lagun inguru bildu ziren.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak