Erretiratuak sagardotegira joango dira apirilaren 25ean

Mirian Biteri 2009ko mar. 23a, 10:54
Olazar erretiratuen elkarteak sagardotegira irteera antolatu du apirilaren 25ean. Dagoeneko txangora joateko izena eman daiteke; apirilaren 7an, martitzena, amaitzen da horretarako epea. Interesatuak elkartearen egoitzara joan beharko dira.

Egun horretan ez dira sagardotegira zuzenean joango. Goizeko lehenengo geldiunea Tolosan egingo dute eta hango azoka bisitatzeko. Garaiko produktu ederrei begirada eman eta bide batez, gura dutenek, produkturen bat edo beste erosteko aukera izango dute.

Eguerdi aldera autobusera igoko dira berriro eta Donostiarantz abiatuko dira. Hara iristean Alde Zaharra bisitatuko dute. Pintxo gozoak probatzeko tentaldian erortzeko arriskua izango dute orduan.

Jarraian, 14:30ean, Usurbil ondoan dagoen Aginaga sagardotegian bazkalduko dute. Aurtengo sagardoa probatu eta txotx ezaguna egiteaz gain, bakailao-tortilla, txuletoia eta Idiazabalgo gazta jango dute, besteak beste. Amaitzean herrira bueltatuko dira.

Iaz 113 lagun

Esan bezala, erretiratuen artean arrakasta handia duen irteera da sagardotegiarena. Joan den urtean autobus bi bete ziren. Guztira, 113 eskoriatzarrek parte hartu zuten horretan.
Jakina denez, irteerak ez dira hor amaituko. Maiatzean Castellonera joango dira: Marina D'or-era, hain zuzen. Hamaika egun emango dituzte han, maiatzaren 9tik 20ra bitartean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak