Eskoriatzako EBren ustez errepublika “etorkizuneko apustua da”; hala adierazi du Juan Luis Merinok, Eskoriatzako EBko zinegotziak. Hark gaineratu du EBk “ezkerraren aldarrikapen historikoa gura duela ipini mahai gainean: Errepublika monarkiaren alternatiba demokratiko moduan”. Merinok adierazi du Errepublikak etorkizunera begiratzea” esan gura duela eta “monarkiak, berriz, atzera begiratzea” eta gehitu du monarkiak ez duela “belaunaldi berriekin bat egiten”.