Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian dago

Iker Barandiaran 2008ko api. 16a, 21:00
Aitorpena euskaraz egiteko zer aukera dauden argitu ditu Euskara Zerbitzuak. Diptikoak banatzen dihardute udalerriko etxeetan eta hainbat enpresatan.

Eskoriatzako Udaleko Euskara Sailak Nora begira zaude? Egizu euskaraz kanpaina abiarazi du. Helburua da eskoriatzarrek errenta aitorpena euskaraz egitea. Koh diseinu enpresak Udalarendako diptikoak egin ditu eta etxez etxe banatzen dabiltza.


Diptikoekin herritarrei gogoratzen diete errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera dutela. Hain zuzen ere, azaltzen diete horretarako hiru zerbitzu dituztela: Euskadiko Kutxa, Kutxa eta Arrobi aholkularitza. Horrez gain, azpimarratzen dute aitorpena autolikidazio bidez, mekanizatua eginda, telematikoa edo nork bere bidetik, beti dagoela aukera euskaraz egitea eskatzeko. Hain zuzen ere, Udaleko Euskara Sailak argitu du Foru Aldundiak aukera hori beti ematen duela, baina askotan erabiltzailearen ardura dela hori eskatzea eta aldarrikatzea.

Hala, Internet bidez, telefonoz zein aurrez aurre, errenta aitorpena egiteko harremanak izanez gero, euskaldunek euskaraz egiteko bideak dituztela argitzea.

Euskara plana duten enpresak
Gainera, Euskara Sailak langile euskaldunen gehiengoa duten edo euskara planak dituzten enpresetara ere diptikoak bidali ditu, eta horiekin orri-puntuak. Orri-puntuek errenta aitorpenarekin lotutako hiztegi txikiak dakarte.

Guztira, 2.000 diptiko eta 500 orri-puntu egin ditu Udalak herritarrei banatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak