Errekan Gora jaialdiarekin, uztaila ikuskizunez jantzita

Iker Barandiaran 2008ko eka. 19a, 21:40
Eskoriatzako Udalak, herriko Aitzorrotz eta Elorrioko Arriola kultura elkarteen laguntzarekin, Errekan Gora izeneko jaialdia antolatu du uztaileko lau zapatuetarako. Elorrion egiten duten Musikaire jaialdiaren haritik sortu dute jaialdi hori.

Herriko hainbat puntutan ikuskizunak egingo dituzte astero, doan. Are gehiago, lehenengo edizio honetan, Elorrioko jaialdiaren antolatzaile den Arriola kultura elkartearen laguntza jaso du Udalak; eta herriko Aitzorrotz kultura elkarteak hainbat zereginen ardura hartuko du: produkzioa eta beste batzuk, hain zuzen ere.

Lau ikuskizun egingo dituzte

Lehenengo edizio honetan Elorrioko Musikaire jaialdian esku hartuko duten ikuskizunetatik lau Eskoriatzara ere eramango dituzte; eta izango da beste bat herrira bakarrik eramango dutena: Logela multimedia taldearen Mokaua, hain zuzen ere. 
Ikuskizunak herriko lau lekutan egingo dituzte: Gernika plazan, Santa Marina plazan, herriko plazan eta Huheziko klaustroan.

Txatarreria Keaton taldeko bultzatzaileak Alex Ruiz de Azua eta Bingen Mendizabal dira. Buster Keatonen filmeen soinu bandak interpretatzen dituzte.
Teatrino dei Piedi ikuskizunaren atzean Veronica Gonzalez dago. Hanka bereziak ditu, eta horiekin fantasiaz eta umorezko istorioak kontatuko ditu.
Portugalgo Fado Em Si Bemol taldeak fadoa eta jazza batzen ditu, fusioa landuz.
Logela multimedia taldeak zuzeneko musika eta irudiak batuko ditu Mokaua izeneko ikuskizun multimedian.

Egitaraua:

5, zapatua

 

23:00 Filmen soinu banda zuzenean egiten duen Txatarreria Keaton musika taldea herriko plazan.

 

12, zapatua

 

23:00 Hankak eta eskuak modu bitxian erabiltzen dituzten Teatrino dei Piedi ikuskizuna Gernika plazan.

 

19, zapatua

 

23:00 Logela multimedia taldearen Mokaua ikuskizuna Unibertsitateko klaustroan.

 

26, zapatua.

 

23:00 Portugaleko Fado Em Si Bemol musika taldearen ikuskizuna Santa Marina plazan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak