Erreka Eguna egingo dute zapatuan

Mirian Biteri 2010eko irailaren 23a

Mugikortasun Astearen harira, Erreka Eguna egingo dute zapatuan. Udal teknikari Saioa Altzuak azaldu digu komeni dela aurretik izena ematea, asegurua egin ahal izateko; hain zuzen, Eskoriatzako webgunean edo telefono bidez eman daiteke.

Boluntarioak 11:00etan elkartuko dira eta, taldeetan banatu ostean, Bolibar eta Deba erreken zati jakinetara jaitsiko dira, plastikozko poltsa eta eskularruez erreketara doan zabor guztia jasotzera. Bi ordu ibiliko dira zeregin horretan; 13:00ak arte, hain justu.
Bestalde, Altzuak gaineratu du 12 urtetik beherakoek helduen ardurapean joan beharko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak