Erreflexologia ikastaroan izena emateko epea zabalik

Apirilaren 3tik ekainaren 12ra bitartean eskainiko da erreflexologia ikastaroa. Ostegunero izango da 18:00etatik 20:00etara, kultura etxean. Prezioa 20 euro. Izena emateko epea martxoak 18ra bitartean zabalik. Informazio gehiago telefono zenbaki honetan: 943 714 688.

Interesa dutenek eskaera orria bete (pdf formatua, 83kb) eta ondroengo helbide elektronikora bidali beharko du: kultura@eskoriatza.net . Udaltexera joan beharko da 20 euro ordaintzera.

Helburuak

  • Oinetako erreflexologiaren teknikaren jarduera bermatu ahal izateko beharrezko ezagutzak ematea.
  • Oinak berezkoa duen arazo fisikoa eta erreflexologia-seinale baten artean bereizten jakitea.
  • Terapia burutzeko trebetasuna izatea.
  • Oinaren gune erreflexuetako seinale eta sintomak interpretatzea.

Edukiak

OINETAKO ERREFLEXOLOGIA

Erreflexologiaren historia, joera ezberdinak. Medikuntza holistikoaren kontzeptua.

OINAREN ANATOMIA

Oinaren anatomia eta fisiopatologia

PUNTU ERREFLEXUAK

Oinaren kartografia, kokapena eta tratamendua. Eskuineko eta ezkerreko oinen arteko elkarreragina.

Multzoen araberako oinetako gune erreflexuak.

MASAJEAREN AURRETIAZKO BALDINTZAK

Ibilbide pertsonala. Beste terapia batzuekiko interferentziak. Kontraindikazioak. Tratamenduaren iraupena eta aldizkakotasuna.

TEKNIKAK ETA MANIOBRAK

Oinaren prestaketa - oinaren erlaxazioa. Presioa. Intentsitatea. Suspertzea. Sakabanatzea. Ponpaketak. Amaierako erlaxazioa.

MASAJE ERAGINAK

Eragin sendagarriak. Krisialdiak eta krisialdiari aurre egiteko jarduera.

DESORDEN EZBERDINAK ETA BERE TRATAMENTUA

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.