Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldeko 16:30ak aldera AP-1 autobideko lanetan, Zarimuzko tunelaren hegoaldeko zati handi bat jausi egin da, Agarre baserriaren parean dagoena. Ez da egon zauriturik, baina kalte materialak zenbatekoak izan diren aztertuko dute orain. Une honetan Bidegiko eta lanen zuzendaritzako zenbait arduradun eta auzotarrak daude bertan.